Cross Culture Surf irabazi asmorik gabeko elkartea da. Jendea elkartu, aniztasuna bultzatu eta kulturararen jabekuntza areagotzea ditu helburu, besteak beste. Horretarako, hainbat proiektu, ekimen eta elkartruke daramatza aurrera.

2011n Joseba Attard (Euskal Herria) eta Jono Griffin (The Surf Project, Irlanda) Miarritzen burutu zen Christian Surfers-en konferentzia batean ezagutu ziren. Bertan, Irlanda eta Euskal Herriaren artean surf-elkartruke bat egiteaz mintzo ziren. Horrela, 2012an Cross Culture Surf-en estreinako elkartrukea  jarri zuten abian Zutundu eta Europako Batasunaren laguntzarekin batera.

2013an, Cross Culture Surf ofizialki erregistratu zen. Irabazi asmorik gabeko elkartea da eta bere jarduera Euskal Herrian kokatzen da. Orduz geroztik, makina bat proiektu eta ekimen abiaratu ditu mundu zabaleko hainbat herrialdeko partaideekin batera. Hamaika koloreko mundu batean bizi gara, non sarritan elkar aditze zein intolerantzia ezarekin bere mihisea orbandu egiten dugun. Cross Culture Surf-ek elkar-truke kulturalak konpartitu ahal izateko esparruak ireki nahi ditu surfa aitzakitzat hartuta.

World surf trip map by Awesome Maps

Klikatu ezazu hemen gurekin harremanetan jartzeko

Ondorengo kideei gure esker ona adierazi nahi diegu!